
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

Atentzioa eman
Desegokiak dira 'atentzioa deitu' eta 'arreta deitu'esapideak.
*'Horrek atentzioa deitu dit / Horrek arreta deitu dit'.
Ordain egokia 'atentzioa eman' da. 'Horren edertasunak atentzioa eman dit'.
Sinonimo gisa, 'deigarri gertatu' ere egokia da.