
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

Idatziz ala ahoz
Desberdin egiten da idatziz ala ahoz: idatziz, letrari erreparatu behar zaio, eta euskal hitza balitz bezala deklinatu:
*ShakespeareN → ShakespeareREN/Shakespeare-ren
*GoogleN → GoogleREN/Google-ren
Ahoz, jakina, soinuari erreparatu behar zaio, eta nahiz eta "Shakespeareren" edo "Googleren" idatzi, "Xespirren" eta "Gugelen" esan dezakegu.