
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
'Zimel' zein 'ximel'
Hitza 'zimel' bada ere, 'ximel' forma ere onartuta dago, 'x' horrek balio adierazkorra duelarik (gertutasuna, diminutiboa…). Kontsonante 'bustien' erabilera hori oso zabala da: musu neutroagoa da 'muxu' baino, ez da gauza bera gozoa edo goxoa... dozenaka adibide eman genezake.