
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Burutu
Adiera bat baino gehiago du 'burutu' aditzak, baina ez da ohikoa gertatu edo egin aditzen sinonimo izatea; izan, AMAITU edo AZKENERAINO EGIN aditzen sinonimoa da.
Adb.: Garaiz burutu du lana. Ekainean hasia eta urrian burutua.
*Hiruileko honetan sei bilera burutuko ditugu -> Hiruhileko honetan sei bilera egingo ditugu.