
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Azukre-ontzi
1. Galderaren erantzuna 'C' da, 'azukreontzi'.
- IZEN batekin lotzen badugu:
- Izen horrek silaba bat edo bi baditu, loturik idatziko dugu: itsasontzi, zaborrontzi, arrainontzi...
- Izen horrek hiru edo gehiago baditu, marratxoz edo bereiz: petrolio(-)ontzi, espazio(-)ontzi, azukre(-)ontzi…
- ADITZOIN batekin lotzen badugu edo IZENONDO balioa badu, beti loturik idatziko dugu: edukiontzi, garbiontzi… / alferrontzi, hitzontzi….
