Egunero IKAsten delako 460

Erabiltzailearen aurpegia IKA Gasteiz

Andres Landa Ruiz de Azua izan da ikasturte honetako irabazlea, galdera gehien asmatu dituelako. Errigora saski bat eraman du. Zorionak!

Ekaina bitartean, astero galdera berri bat bota digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzun dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izan du: Andres Landa Ruiz de Azua.

JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA


JOAN DEN ASTEKO AZALPENA

Berdin / bera

BERDIN izenlagunak elkarren antza duten bi gauza edo gehiago adierazten du; BERA erakusleak, berriz, gauza bakarra.

Zure amak eta nireak auto berdina erosi dute. (Bi amen autoak igual dira). Zure ama eta nirea auto berean etorri dira. (Auto bakarra dago, partekatu dute).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago