
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Asko ≠ Handia
Ez dute esanahi bera, kalkoz sarri nahasten badira ere. ZENBAT (asko/gutxi) eta NOLAKOA (handi/txiki, luze/labur) galdetzaileak daude jokoan. Beldurra, hotza, gosea, mina…
Horrelakoek ez dute ZENBAT onartzen (zenbat hotz?) baizik eta NOLAKOA. Beldur handia, hotz handia, gose handia, min handia… Kontrakoa denean, ordea, ez dugu 'txikia' erabiliko, 'gutxi' baizik. Beldur gutxi, hotz gutxi, gose gutxi, min gutxi…
