Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Zertaz
Zertaz deklinabide marka, oro har, horrela deklinatuko dugu: singularrean '–az', pluralean '–ez' eta mugagabean '–(e)z'. Baina 3 salbuespen aurki ditzakegu: galdetzaileekin (zertaz, nortaz…), erakusleekin (hauetaz, hartaz…) eta pertsona izenordainekin (nitaz, gutaz…).
❌ Zuen arazoetaz hitz egingo dugu.
✅ Zuen arazoez hitz egingo dugu.
✅ Zutaz hitz egingo dugu.
Mintzatu aditza NOR sistemakoa da; hau da, ‘da’ eskatzen du.
❌ Horretaz mintzatu dugu.
✅ Horretaz mintzatu gara.