Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Arazi
ARAZI forma erabili nahi dugunean, 'barre egin' aditz lokuzioa (izena +egin) salbuespen bakarra da, 'barre eragin' erabili behar dugu, eta ez 'barre eginarazi'.
Baina beste aditz lokuzio guztiekin hala '-arazi' nola 'eragin' erabil dezakegu.
❌ Barre eginarazi.
✅ Barre eragin.
✅ 'Lo eginarazi' edo 'lo eragin'. 'Negar eginarazi' edo 'negar eragin', etab.