Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Zertan
Zertan eta behar bateraezinak dira perpaus berean, gauza bera adieraztiko erabiltzen baitira. Bi egituran elkarrekin nahasi gabe jokatu behar dira.
❌ Ez duzu zertan etorri behar.
✅ Ez duzu zertan etorri(rik).
❌ Ez duzu zertan etorri beharrik.
✅ Ez duzu etorri beharrik.