Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Kapaz
Parekoak dira kapaz izan (Heg.) eta kapable izan (Ipar.) esapideak. Besteak beste, gauza izan eta gai izan esapideak dituzte sinonimo.
Subjektua plurala denean ere kapaz da eta ez kapazak.
✅ Edozer lan egiteko kapaz ginen.
❌ Edozer lan egiteko kapazak ginen.