Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Kapaz
'Ezer' hitza ezezko esaldietan erabiltzen dugunean, 'ez' bakarra nahikoa da. Ezin ditugu bi 'ez' sartu.
✅ Ez dut ezer nahi.
❌ Ez dut ezer ez nahi.
Bestalde, ez da zuzena 'ezerrez' idaztea, bi hitz banandu baitira. Ezerez bada hitza, baina esanahi desberdina dauka: "Ezerezetik sortu ginen eta ezerezera itzuliko".