Egunero IKAsten delako 442

Erabiltzailearen aurpegia IKA Gasteiz 2025ko ots. 6a, 12:00

Aurten ere euskararen erabileraren inguruko gomendioak proposatuko dituzte Gasteizko IKAko lagunek. Horrekin batera, beste sorpresa batzuk izango ditugu elkarlaneko atal berezi honetan. Hona hemen aste honetako atala:


Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?

JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA


JOAN DEN ASTEKO AZALPENA

Nominalizazioa

Aditz-izena (nominalizazioa) erabiltzen dugunean, singularra erabiltzen dugu.

  • Etxerako lanak EGITEA gustatzen zait. / Etxerako lanak gustatzen zaizkit.
  • Hitz batzuk DEKLINATZEN ikasi dut. / Hitz batzuk ikasi ditut.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago