Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Neurriak
Botila bat ardo esatean 'ZENBAT (ardo)' adierazten dugu, eta ardo-botila bat esatean, berriz, 'ZER (botila)'.
Beraz, neurriari buruz ari garenean <zenbatzailea + neurri-izena + gaia> jarriko dugu: baso bat ur, 5 litro esne, koilarakada bat azukre
Bestea, berriz, izen-elkarketa normal bat da (olio-botila), eta objektuari buruz hitz egiteko erabiltzen da; beteta egon ala ez.