Egunero IKAsten delako 435

Erabiltzailearen aurpegia IKA Gasteiz 2024ko aza. 28a, 12:00

Aurten ere euskararen erabileraren inguruko gomendioak proposatuko dituzte Gasteizko IKAko lagunek. Horrekin batera, beste sorpresa batzuk izango ditugu elkarlaneko atal berezi honetan. Hona hemen aste honetako atala:


Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?

JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA


JOAN DEN ASTEKO AZALPENA

Merezi izan

Batetik, *'PENA merezi du' erdarakada nabarmena da; aski da 'merezi du' esatearekin. 'Merezi du' edo 'ez du merezi'.

Bestetik, 'merezi izan' aditzarekin aditz-izen bat jartzen dugunean (joatea, ikustea, egitea) NOR kasua erabili behar dugu, eta ez NORK.

*Joateak merezi du.Joatea merezi du.

*Ez du merezi egiteak.Ez du merezi egitea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago