Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Dagoeneko / honezkero
Nahiz eta biek 'jada' esanahia eduki, ez dira guztiz baliokideak.
'Dagoeneko'-k ziurtasuna adierazten du, ziur egon behar dugu erabili ahal izateko.
*Hirurak direnez, dagoeneko Uxue bulegoan egongo da. | Bulegotik nator, eta Uxue dagoeneko han dago. (Ziur nago, ikusi dut eta).
'Honezkero'-k, berriz, ez du ziurtasunik adierazten, ustea edo susmoa baizik. Suposatzen dugun zerbait adierazteko erabiltzen dugu.
*Bederatziak dira, dagoeneko denda itxita egongo da. | Bederatziak dira, honezkero denda itxita egongo da. (Suposatzen dut, baina ez dakigu ziur).