Egunero IKAsten delako 432

Erabiltzailearen aurpegia IKA Gasteiz 2024ko aza. 7a, 12:00

Aurten ere euskararen erabileraren inguruko gomendioak proposatuko dituzte Gasteizko IKAko lagunek. Horrekin batera, beste sorpresa batzuk izango ditugu elkarlaneko atal berezi honetan. Hona hemen aste honetako atala:


  Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko? 

JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA


JOAN DEN ASTEKO AZALPENA

H LETRA

H letra zaila izaten da hitz barruan kokatzen. Errepasa ditzagun kasu batzuk:

  • Diptongoaren eta bokalaren artean joan ohi da: lehoi (le-ho-i) eta ez *leohi; oihuka (oi-hu-ka) eta ez *ohiuka; oihal (oihal) eta ez *ohial.
  • Hatz hitzak (eta behatzak) H darama, baina atzamar hitzak, mendebaldekoa izaki, ez. Berdin azazkal/azkazal hitzak.
  • Badira nahasmena eragin izan duten zenbait hitz H gabeak: aro, estu, orri, iaz, ildo, istorio (baina historia), ostu, ziur, doan (baina dohainik), ibai…

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago