Egunero IKAsten delako 431

Erabiltzailearen aurpegia IKA Gasteiz 2024ko urr. 31a, 12:00

Aurten ere euskararen erabileraren inguruko gomendioak proposatuko dituzte Gasteizko IKAko lagunek. Horrekin batera, beste sorpresa batzuk izango ditugu elkarlaneko atal berezi honetan. Hona hemen aste honetako atala:


  Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko? 

JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA


JOAN DEN ASTEKO AZALPENA

GOGOA

Euskal tradizioan gogo hitza singularrean edo partitiboan erabili izan da beti. Jateko gogoa daukat. Ez du lanerako gogorik.

Baina erdararen kalkoz pluralera jotzen da sarri:

*Jendea gogoekin geratu da : gogoarekin, gogoz, gogotsu.

*Lanean hasteko gogoak dauzkat : gogoa daukat, gogo(z) naiz, desiraz nago.

Beste izen abstraktu batzuekin ere euskarak singularra du berezko: arrisku, esperantza, zailtasun… Banuen esperantza / *Banituen esperantzak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago