Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
-garren
Urte bat idaztean, -garren erabili behar dugu, 'urte' hitza erabiltzekotan. bestela ez. Hau da: 2007. urtean edo 2007an, baina ez *2007 urtean edo *2007.ean.
Hamarkadei buruz aritzean, baina, -garren atzizkiak ez dauka zentzurik: ez da *60.hamarkada, ez zirelako 59 hamarkada bakarrik izan horren aurretik. 1960 urtearen hamarkada da, edo, xumeago, 60ko hamarkada.