Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Husna
Husna hitzak ez du tradizio luzerik, baina erabileraren poderioz onartua izan da.
Sinonimoak ere baditu, noski: 'hutsean' eta 'huts eta huts' (baina ez '*huts huts'!).
"Alavesek eta osasunak husna egin dute. iaz ere huts eta huts bukatu zuten".
*Hutsna, *hutsana eta gisakoak, baina, baztertzekoak dira.