Egunero IKAsten delako 428

Erabiltzailearen aurpegia IKA Gasteiz 2024ko urr. 10a, 12:00

Aurten ere euskararen erabileraren inguruko gomendioak proposatuko dituzte Gasteizko IKAko lagunek. Horrekin batera, beste sorpresa batzuk izango ditugu elkarlaneko atal berezi honetan. Hona hemen aste honetako atala:


  Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko? 

JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA


JOAN DEN ASTEKO AZALPENA

'Espero izan' aditzarekin zuzenak dira bai nominalizazioa [-t(z)ea] bai -(e)la partikula:

"Zu etortzea espero dut" = "zu etorriko zarela espero dut".

Subjuntiborik, ordea, ez du onartzen: "Espero dut ondo egon zaitezen".

Berdin gertatzen da 'agindu' aditzarekin (= zin egin):

"Agindu digu etortzea" = "Agindu digu etorriko dela"

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago