Chios, ihesbide bila

Astearte goizeko interbentzio bat, Chiosen. / R. Sanchez
Gure bederatzigarren eguna dugu Chiosen. Errefuxiatuen txalupa gutxi igarotzen dira egun hauetan; ematen du pertsona trafikanteak katua eta saguarena jolasten ari direla Turkia, Grezia eta Frontex-en itsasontziekin. 

 

Irlan, lehorrean, errefuxiatuen behin behineko babeslekuak izan behar ziren kanpamenduek gero eta iraunkorragoak dirudite –nahiz eta egonaldi luzeetarako baldintzarik eduki ez–. Haien barruan hil ala erahil nahi ez duten pertsona pazientziadunek ez dakite zer etorkizun duten aurrean. Zorionez, deportazio masiboak oraindik ez dira hasi. 

Nirekin taldean etorri diren kooperanteei zera eskatu diet gaur: hitz batez deskribatu dezaten haien aburuz agertoki aldakor honetan pertsonai "instituzional" bakoitzaren papera. Hona hemen laburpena: ONU, ACNUR: itxurazkoa, neurrigabea; Europako Batasuna, Frontex: lotsagarria, fariseua, ezgaia, interesatua; Grezia: inoperantea, gainezka eginda dagoena; Turkia: krudela, aprobetxategia; gobernuz kanpoko erakundeak: ezinbestekoak, bihotz-onekoak,  koordinazio gabekoak. "Inbutu" hitza ere askotan azaltzen da elkarrizketetan: milioika pertsonen presioa dago uren bestaldean eta Egeoko irlak beharrezko txorrota ziren presio hori askatzeko. Beste batzuk baino –fisikoki– ziurragoa den ihesbide hau erdi-itxita izanik, beste nonbaitetik egingo du eztanda egoerak. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago