Lautada Ikastolako Irakurketa Sustatzeko Proiektu Berria

Erabiltzailearen aurpegia Lautada Ikastola 2026ko urtarrilaren 25a

Lautada ikastolan Lehen Hezkuntzako Irakurketa maila hobetzea eta
irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen LIBURUTEGI proiektua aurrera eraman da. Liburutegiaz gain, ikasleei irakurketarako erakargarriak suertatuko zaizkien txoko berriak sortuz ikastolan.

Azken ikasturteetan, nabarikoa izan da ikasleen interes falta irakurketan. Badakigu
distrakzio digitalek, etxean irakurketa-eredurik ez izateak eta beste arrazoi batzuek
eragina dutela irakurketarako interesik ez izatean.
Horregatik, Lautada ikastolan Lehen Hezkuntzako Irakurketa maila hobetzea eta
irakurzaletasuna bultzatzeko LIBURUTEGI proiektua aurrera eraman zuten. Horrez
gain, ikastolan dagoen liburutegiaren eremua erabili ahal izateko hobetzea eta
txukuntzea ezinbestekoa zenez, proiektu honetan txertatu zuten.

Liburutegiaz gain, ikastolan 2 irakurketa txoko sortu zituzten.

Espazio berriak sortu eta hornitzeko hainbat elementu behar zirenez, familien
inplikazioa oinarrizkoa izan zen. Hasieratik prozesua azaldu zitzaien, familia eta
agente inplikatu gisa, honen garrantzia eta helburua ulertzeko asmoz.Joan den
ikasturtean zehar, irakurketarekin lotutako hainbat jarduera antolatu ziren.

Prozesu osoan zehar bai familiak, bai ikasleak eta bai irakasleak ere oso motibatuta
egon ziren. Gainera, 2025eko ekainean LIBURUTEGIAREN INAUGURAZIOA egin
zen eta DBH4.mailako ikasleek eta jubilatzear zeuden bi irakaslek haiek
dedikatutako liburu baten dohaintza egin zuten liburutegi berrian izateko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago