Gurean, euskal kulturari eta batez ere nekazal guneei loturiko tradizioa dugu Gau Beltza ospatzearena. Beldurra edo izua zabaltzeaz haratago, hildakoen arimei bidea erakusteko xedea izan du, baita espiritu txarrak uxatzearena ere.
Gure ikasleak usadio honetara hurbiltzeko asmoz, beste urte batez Lautada Ikastolan burubelarri jardun dugu egun hau prestatzeko. Etxetik izara zaharrak ekarri, kalabazak hustu ondoren argiztatu ahal izateko edota janari-eskaintzak, guztia euskal ohitura zahar honi bizirik eusteko asmoz.
Haurrak gurera hurbiltzea, geure sustraietara lotzea. Egun beltz baten, argia piztea; kalabazak arimak lez, geuk ere gure haurrak argirantz, geurea den horretara, bideratuz. Iluntasuna gauza ilun gisa ez, baizik eta ikusezina, arbasoena, geura dugun leku gisa besarkatzeko gonbidapen gisa bizitzea.