Aurtengo Araba euskarazen edizioa Olarizun ospatuko da ekainaren 15ean, etengabe lelopean. Bastida ikastola izango da aurtengo Araba euskarazeko protagonista, Bastidan eta Arabar Errioxan Euskararen eta Euskal kulturaren alde eragiten jarrai dezan gure laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa izango da. Horregatik guztiagatik, Aguraingo Lautada ikastolatik autobusa antolatu dugu ekainaren 15ean Olarizura joateko.
Autobuseko tiketak Lautada ikastolan 7€-ren truke salgai daude, autobusa 10:00eta aterako da Aguraindik eta itzultzeko 19:30etan Olarizutik. Anima zaitez!
Etengabe, euskaraz bizi, hezi eta hazi nahi duten guztientzat. Etenik gabe Araban euskara!