Goiz-goizetik hasita, kultur-etxean euskarari buruz eta Etxarri zein bailarako beste herrietako euskalkien jatorri eta berezitasunei buruz aritu zaie ikasleei Jose Luis Erdozia aditu Etxarriarra. Gainera, aguraindarrek herria bera ezagutu ahal izan dute eta hori gutxi balitz, kantuan, dantzan, jolasean, baita herri-kiroletan ere aritzeko aukera izan dute.
Lautadako ikasleek esperientzia oso positibotzat jo dute, euskarari esker lagun berriak egin baitituzte. Topaketa amaitu eta etxera bueltan adierazi dutenez, orain Etxarriarrak Agurainera gonbidatzeko irrikitan daude!