Ikasturte berriaren ateetan gaudela eta amaitu berri den obraren emaitza ikusita, ziur gaude hurrengo urteetan proiektu honen helburuak bete ahal izango ditugula. Izan ere, espazio berriak haurraren garapen autonomoa gauzatzea eta umeak zoriontsu izatea ahalbidetuko du.
Azken asteetan zehar burubelarri aritu gara auzolanean eta emaitza zoragarria izan da. Haur Hezkuntzako berrikuntza sakonaz gain, ikastolako espazioa hobeto aprobetxatzea, ingurua zaintzea, sarrerak egokitzea eta harrera atseginagoa izatea lortu da.
Dena prest dago jada eta astelehenean besoak zabalik itxarongo ditugu ikasleak erronka berriei aurre egiteko gogoz!