Lautada Ikastola LGTBIQA+ fobiaren aurka!

Erabiltzailearen aurpegia Lautada Ikastola 2024ko mai. 17a, 12:45

Urtero bezala, Lautada ikastolako komunitateak LGTBIQA+ fobiaren kontrako borrokarekin bat egin dugu!  

Gaur, Maiatzak 17, LGTBIQA+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, gure eskubideak eta askatasuna aldarrikatzeko asmoz, aste osoan zehar ekintza ezberdinekin gaia landu dugu ikastolan. Ekintza hauen artean, ikastolako ikasle eta irakasle guztiak patioan batu ginen LID UPa grabatzeko, "Ikus dezadan" NAIZEN ELKARTEA kanta erabili dugu LID UP grabatzeko. Gure ikastola irudi eta mezu koleretsuez bete dugu gure indarra erakusteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago