Urtero bezala, aurten ere Santa Ageda jaia antolatu du Lautada Ikastolak. Beti ere, kulturgintzari eta herriari ekarpena egin nahian, plaza eta ikastola lotzeko asmoz, denok elkarrekin Oles Oles eta Agate Deuna koplak abestuko dituzte herrian zehar. Igande eguerdian, 12:00etan, ikastolatik aterako dira, eta San Juan plazara abiatuko dira bertan elkartu eta abesteko. Ondoren, zahar egoitza bisitatuko dute beraiekin abesteko. Eta, azkenik, Santa Maria plazara abiatuko dira.
Dantza eta musikaren inguruan ikastolako komunitatea batuko dute, non eta herriko plazetan, noiz eta igande batean. "Ikastolako ikasle, irakasle, langile, guraso eta ikasle ohiak parte hartzera gonbidatuta egoteaz gain, parte hartu nahi duen edonor ere ongi etorria izango da, eta animatzen zaituztegu gurekin batera abestera", adierazi dute Lautada Ikastolatik.