Hazi(A) 2-6 proiektua LAUTADA Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Lautada Ikastola 2024ko urt. 31a, 06:00

Lautada Ikastolak Hazi(A) 2-6 proiektua jarri du martxan, "haurraren garapen autonomoa gauzatu eta umeak zoriontsu izateko" helburuarekin.

Lautada Ikastola duela urte batzuk hasi zen Haur Hezkuntzako eraldaketa prozesu batean, eta gaur egun Ikastolen Elkarteko ikastoletan dagoen hIZAN proiektua aurrera eramaten du. "Abiapuntua sinplea bezain funtsezkoa da: haurrak ikastolara pozik joatea eta ikasten gozatzea. Haurra da bere ikaskuntzaren protagonista", azaldu dute.

"Haien gaitasunean konfiantza dugu, eta bakoitzaren erritmo ebolutiboa errespetatzen dugu", azaldu dute ikastolaren zuzendari Salome Martinez de Ilarduiak eta Haur Hezkuntzako koordinatzaile Lorena Fernandezek. "Haurraren garapen integrala lortzeko helburua dugu: autonomia pertsonala, sozializazio prozesua, hizkuntzaren garapena, eremu kognitibo eta emozionalak, psikomotrizitatea... Zirkulazio autonomoa praktikatzen dugu, hau da, ikasleek zer, nola, noiz eta norekin egin nahi duten aukeratzeko askatasuna dute".

Proiektuaren nondik norakoak ezagutu nahi dituztenak Lautada Ikastolara bertaratzera gonbidatu dituzte.

Etor zaitez gu ezagutzera! 945 30 02 15

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago