Gizarte Zientziak ikasgaiaren lanpostuan eszedentzia luze bat estaltzeko irakaslea behar dute Lautada Ikastolan, eta lan eskaintza bat plazaratu dute beharrezko pertsona topatu ahal izateko.
Irakaslearen profila:
- Historia, Geografia edo Artearen Historia Ikasketetako gradua eta irakasle izateko masterra.
- Euskarazko EGA titulua.
Lan baldintzak:
- Gutxienez %67ko jardunaldia (luzatzeko aukerarekin).
- Ikasgaiak: Gizarte Zientziak DBH osoan eta Ekonomia eta Ekintzailetza DBHko 4. mailan.
- Martxotik aurrera hasteko.
Interesdunek Lautada Ikastolaren webguneko lan poltsan eman dezakete izena.