Espazioa eta hezkuntzaren arteko harremana aztertuko dute Agurainen

Erabiltzailearen aurpegia Lautada Ikastola 2023ko abe. 13a, 09:13

Aitor Axpe arkitektoa, hitzaldi batean. Argazkia: Ikastolen Elkartea

Abenduaren 14an, 17:30ean Harresi aretoan, Lautada Ikastolak antolatutako topaketa pedagogikoen VI. edizioa izango da. Aitor Axpe arkitektoa espazioak hezkuntzaren zerbitzura jartzeko gakoen inguruan arituko da.

Aguraingo Lautada Ikastolako hezkuntza komunitateak topaketa pedagogikoak antolatu ohi ditu, eta abenduaren 14an, ostegunean, izango da seigarren saioa. Oraingoan, gaian aditua den Aitor Axpe (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1975) arkitektoaren hitzaldia antolatu dute, Espazioak hezkuntzaren zerbitzura izenburupean.

Espazioen berrikuntza eta hezkuntzaren arteko harremanaz hitz egin eta hausnartuko dute solasaldian, 17:30etik aurrera Harresi aretoan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago