Ohitura zaharrak ezin ditugu ahaztu. Horregatik, ostegunean, hilaren 16an, gure ikastolan Lardero Eguna ospatu genuen. HH eta LHko ikasleak mozorrotu ziren, eta giro ederra sortu zen. HHn indioak, sorginak eta Miel Otxin pertsonaiak ikusteko aukera izan genuen; LHn, berriz, zirku bat sortu genuen pailazoz, mimoz... beteta.
Arratsaldeko 15:00etan, zirkuari dantza batekin harrera egin genion, eta gero zikloka dantza batzuk egon ziren. HHkoek ere, beren makilekin kalejira bat egin zuten, eta, bukatzeko, denok batera Lardero Agurainen kanta abestu genuen. Dena oso koloretsua eta alaia.
LHkoak San Juan enparantzara joan ziren Lardero kanta egitera, eta HHkoak ikastolan geratu ziren. Guraso asko bildu ziren eta gurekin etorri ziren. Aguraingo kaleak kolerez, alaiaz eta festaz bete ziren.
Jaia bukatzeko, 16:30ean txokolatada batekin bukatu genuen. Ze egun alai eta goxoa!