Lautada Ikastolako makilak dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Lautada Ikastola 2023ko ots. 6a, 16:30

Otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperan, Lautada Ikastolako hezkuntza komunitateak Aguraingo kaleak musikaz eta makilen hotsez bete zituen.

Lautada Ikastolan urtero ospatu egin da Agate Deunaren bezpera, baina aurten berezia izan da. Orain arte, DBHko ikasleek irakasleekin batera kalera ateratzen ziren Agate Deunaren koplak abestera.

Aurten, aprobetxatuz otsailaren 4a larunbata izan dela, hezkuntza komunitate osoa (familiak, ikasleak, irakasleak eta langileak) kalera atera zen ilusio handiz. Jende asko bildu zen 18:00etan ikastolan lehenengo kanta abesteko. Handik zaharren egoitzara joan ziren berriro koplak abestera. Oso hunkigarria izan zen. Agureak oso pozik zeuden, baita egoitzako langileak ere; luzaroan egon baitira jai giroko bisitarik jaso gabe.

Gero, San Juan enparantzara abiatu ziren berriro abestera, eta ibilbidea bukatzeko Santa Maria enparantzan azken kantak entzun ziren. Ibilbide guztian zehar, Ohiane Perea Aguraingo bertsolaria gure artean egon zen, eta bertso batzuk bota zituen.

Oso esperientzia polita izan zen, beraz datorren urtera arte!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide