Bertan, lantaldeetan osatutako zenbait lan aurkeztuko zen eta, ondoren, proiektu guztiak ezagutzeko aukera izan genuen azokan: ahozkotasuna lantzeko estrategiak, irakasleak eredu eta eragile, euskal kulturaren transmisioa ikasgelan, oinarrizko hezkuntza soziolinguistikoa, normalizazioa ikastetxearen eremu digitalean eta familiak.
Sei gai horien gainean ardaztu ziren egitasmoak. Beraz, aukera ederra izan genuen gure kideek egindakoa lanak ikusteko, elkar ezagutzeko eta sareak josteko.
Adbidez Lanbide Heziketako standen artean, "Lanbide Heziketa Euskaraz" txirrindula martxa antolatuko dutenek honen berri eman ziguten. Hurrengo 26an Bizkaitik atera eta Gasteizera helduko dira, hurrengo egunean Iruñara joateko.