CIUDAD JARDIN LHII LANABESek ANTOLATUTAKO ARABAKO ENPRESEN FOROAN

Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea. Enpresan euskarak duen presentziaren inguruko foroa antolatu du eta gure ikastetxeak bertan izan da

Foroan bi tarte ezberdin izan ziren. Lehenengo tartean enpresen parte-hartzea izan genuen. Alde batetik, SPRIk eta EUSKALITek enpresan euskara sustatzeko tresnak aurkeztu zituzten. Benetan tresna baliagarri eta interesgarriak. Beste alde batetik, enpresa ezberdinen esperientziak ezagutu genituen. SIRIMIRIk eta OREKA I.T.k gaur egun, euskara sustatze-bidean, martxan ipintzen dituzten dinamikak azaldu zituzten. Eskerrik asko bioi!!!

Bigarren tartean, foroan parte-hartu genuen arteko elkarlana burutu zen. Zelako dinamika aberasgarria!! Euskara sustatzearen bidean egin beharreko hainbat ataza mahai gainean ipini ziren eta burubelarri arituko gara guzti hoiek betetzen.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago