Urtarrilaren 29an, Arabako Eskola Enpresen Feria izan zen Santa Barbarako Pergolan. Bertaratu ziren guztiak sormen eta ekintzailetza giroan murgildu ziren. Arabako Lanbide Heziketako zortzi ikastetxetako ikasleek aurkeztutako 59 negozio proiektu eta ideien energia nabaria sumatu ahal izan zen ekitaldian.
Ciudad Jardin LHIIko Merkataritza Jardueren zikloko 2. mailako bi ikasle, Asier Montero eta Agatha Do Valle, saritu dituzte Eco Seduction proiektuagatik. Proiektuaren ideia nagusia sexu osasuneko eta sexu hezkuntzako artikulu beganoak saltzean datza. Epaimahaiak bere "ekarpen soziala eta sexu produktuekiko sentsibilizazio lana" baloratu ditu.
Proiektuaren egileek opari-txeke bat jaso dute Elkar liburu-dendan trukatzeko.
Zorionak Agatha eta Asier!