Bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten Bilboko portuko instalazioak eta dartsenetako jarduerak. Itsas-garraioak nola funtzionatzen duen ezagutu zuten, bai eta errepide zein trenbide sarearekin duen lotura nolakoa den ikusi ere. Portuan egiten diren lanak ezagutzeaz eta enpresa inportatzaileei zein esportatzaileei eskaintzen dizkieten zerbitzuak behatzeaz gain, salgaien garraioaren errealitatea zein den ikasi zuten.
"Benetan oso interesgarria", azaldu dute Ciudad Jardineko kideek. "Egunero milaka produktu gure etxeetara iritsi ahal izateko zenbat azpiegitura dauden atzean jakitea harrigarria da. Gure inguruko portu batean ez genuen horrelako tamaina eta jarduera bolumenik imajinatzen. Datorren urtean esperientzia errepikatuko dugu".