Eusko Skills lehiaketan bost domina lortu ditu Ciudad Jardin institutuak

Zazpi tutore eta 23 ikasle joan dira Ficobaraino (Irun). / Argazkia: Ciudad Jardín LHII

Ikastetxeko ikasleek bost domina lortu dituzte Eusko Skills lehiaketan: Erakusleiho-Apainketa eta Ikusizko Merkaturatzea, Web Garapena, Cloud Computing, Zibersegurtasuna eta Sistemak.

Aurten ere Ciudad Jardinekoek Eusko Skills lehiaketan parte hartu dute, hain zuzen ere zazpi kategoriatan: Erakusleiho-Apainketa eta Ikusizko Merkaturatzea, Web Garapena, Plataforma anitzeko Garapena, Cloud Computing, Zibersegurtasuna, Sistemak eta Industria 4.0.

Guztira 20 pertsona mugitu dira Ficobaraino: zazpi tutore eta 23 ikasle. Eta bost domina lortu dituzte: Erakusleiho-Apainketa eta Ikusizko Merkaturatzea, Web Garapena, Cloud Computing, Zibersegurtasuna eta Sistemak. Aupa zuek!

Eusko Skills 2023 txapelketa, lehiaketa urtean, edozein Heziketa Ziklotan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago; hau da, Oinarrizko Lanbide Heziketa zein Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketako ikasleentzat, beti ere txapelketako familia batekin lotuta badago. Ikastetxe bakoitzak lehiakide bat baino gehiago aurkeztu ahal dezake banakako lehiaketetan, eta talde bat baino gehiago taldekako lehiaketetan. Ikastetxe bakoitzean izena emandako pertsona baten edo talde baten parte-hartzea bermatu ondoren, batzorde antolatzaileak baloratuko du lehiaketan ikasle edo talde batek baino gehiagok parte hartzeko aukera.

ALEAren komunitateko kide izanda, albisteak, argazkiak, hitzorduak eta bestelako edukiak zuzenean partekatu ahal dituzte Ciudad Jardin LHII ikastetxeko kideek. Zure ikastetxea ALEAkide izatea nahi duzu? Informazio gehiago hemen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago