Babestutako edukia

Armentia Ikastola: bagatoz indar berriz

Erabiltzailearen aurpegia Armentia Ikastola 2026ko urtarrilaren 16a

Armentiaren xede nagusia ikasleei pertsona-eredu bat garatzen laguntzea da. Argazkia: ARMENTIA IKASTOLA

Otsailaren 2an irekiko da aurrematrikulazio-epealdia, eta Armentia ikastolak ateak zein besoak zabal-zabalik ditu ikasle eta familia berriak hartzeko.

Gasteizko gizartea, eta oro har, euskal gizartea, etengabe aldatzen ari da, gure haur eta gazteen hezkuntzari erronka berriak jarriz. Armentia Ikastolan ilusioz heltzen diegu erronka berriei, ikuspegi berrietatik saiatuz, egitasmo berriak sortuz eta erantzun berriak eskainiz.

Gure Ikastolak 1992-1993 ikasturtean ireki zituen bere ateak Gasteizko guraso batzuen iniziatibaz. Beraien seme- alabentzako Gasteizen eskola euskalduna eta berritzailea nahi zutelako ekin zioten Ikastola sortzeko prozesuari. 17 ikaslerekin hasi zuen bere ibilbidea, eta, ikasleak ikaste- prozesuan aurrera joan ahala, mailak osatuz joan ziren, harik eta 2019 urtean hezkuntza- prozesu osoa gurean egin zuen lehen belaunaldia izan arte.

EHIko ikastola bakarra Gasteizen

Armentia ikastola da Euskal Herriko Ikastolak elkarteko ikastetxe bakarra Gasteizen. Euskal Herriko 115 ikastolok osatzen dugu EHI, eta euskaltasuna ardatz, herritar guztiak eta herritar osoak hezteko lanean diharduen sare eraldatzailea gara ikastolak. Haurrak eta gazteak hezteko eta hazteko ardura gure gain hartu dugun komunitate aktiboa, kooperatibak titular direla, eskola eredu gertukoa, inplikatua eta egonkorra garatzeko.

Gainera, EHIk beste hamaika tresna eskaintzen dizkio Armentia ikastolari, dela baliabide pedagogikoei dagokienez, dela ikasmaterialgintzari dagokionez, dela curriculum propioari dagokionez, dela euskarari dagokionez…

Pertsona eredua: ikasleen garapen integrala

Armentiaren xede nagusia ikasleei pertsona-eredu bat garatzen laguntzea da. Gure pertsona-eredua hezkuntza- proiektuaren elementu nagusia da, eta pertsonaren garapenean zentraturiko proposamena da. Etorkizunean gizartea eraldatuko duten pertsonak ditugu helburu.

Bost bereizgarri ditu Armentia ikastolak definituta dituen pertsona-ereduak: euskalduna, barne-sendotasuna duena, kooperatiboa, erabakitzaile-ekintzailea eta eraldatzailea, eta horien arabera ardazten du hezkuntza-proiektua.

Euskaraz eta euskaratik: Euskaraz bizi, mundura ireki

Euskara ez da ikasgai bat soilik: gure eguneroko bizitzaren hizkuntza da haurtzarotik euskaraz bizi eta ikasteak hizkuntza naturaltasunez bereganatzea ahalbidetzen dugu, eta etorkizunean euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko konfiantza ematen dugu. Horrela, euskarazko hiztun konpetente, sutsuak eta koherenteak hezten ditugu.

Hezkuntza integrala, zerbitzu integralak

Urte bateko gelatik Batxilergorainoko eskaintza egiten du gure ikastolak. Horrela, ikaskuntza-prozesu guztia egiten laguntzen diegu, bai eta oso hurbiletik egiten lagundu ere.

Horrekin batera, jantoki- zerbitzua ere eskaintzen dugu. Bertan prestatzen da bazkaria, eta menuak ikastolan bertan antolatzen dira. Menu orekatuak, eta bertoko zein sasoiko elikagaiei ematen diegu lehentasuna.

Bestalde, ikastorduetatik kanpo, Eskolaz Kanpoko Ekintzak eskaintzen ditu, bai kirolari lotutakoak bai eta (euskal) kulturari lotutakoak ere.

Azkenik, eta gurasoei kontziliazioa errazte aldera, goizeko 7:30etik aurrera zaintza-zerbitzua balia dezakete familiek.

Bagatoz, zatoz zeu ere!

Euskalduna, guztiona, kooperatiboa, eraldatzailea… eta Gasteizen errotua, horixe da Armentia ikastola.

Informazio gehiago jasotzeko, dei iezaguzue 945145445 zenbakira, edota mezua bidali armentia@ikastola.eus helbidera, albait azkarren jarriko gara harremanetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago