Urtarrilaren 20an, ate irekiak Armentia Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Armentia Ikastola 2023ko abe. 19a, 11:45

Armentia Ikastolaren instalazioak, zerbitzuak, hezkuntza proiektua zein proiektu pedagogikoa zuzenean ezagutzeko bisita pertsonalizatuak antolatu dituzte urtarrilaren 20rako.

Laster zabalduko da hurrengo ikasturterako matrikulaziorako epea, eta Armentia ikastolan, beste urte batez, ilusioz beterik gaude gure ikasgelak etorkizunean euskaldun eleaniztun, sortzaile, kritiko, autonomo, zoriontsu, konprometitu eta prestatuak izango diren pertsonez betetzeko.

Aurten, berriz ere, gure ikastolako ateak parez pare zuentzat zabaldu nahi ditugu, hurbiletik ezagutu gaitzazun. Horrela, gure ikastola, gure instalazioak, gure zerbitzuak, gure hezkuntza proiektua, proiektu pedagogikoa eta abar hobeto eta zuzenean ikusteko, edota buruan dituzun zalantzei erantzuteko, bisita pertsonalizatuen eta ate irekien ekitaldiak antolatu ditugu.

Eraldatzailek gara, hurbilak gara, irekiak gara, euskaldunak gara, kooperatiboak gara. Ikastola gara.

Jar zaitez gurekin harremanetan: telefonoz, 945 145 445 zenbakian; emailez, armentia@ikastola.eus helbide elektronikoan; edo gurera zuzenean etorriz, hitzordua zehazteko. Zatoz ikastolara!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide