Ariznabarra auzotik, Zabalganetik edo hiriko hegoaldetik datozen ikasleen onurarako, Armentia Ikastolara bizikletaz iristeko bidea hobetuko dute datozen hilabeteetan. Izan ere, bidegorri berri bat eraiki eta Zabalgana Hiribidea-Tanis Agirrebengoa eta Fontetxako Gaztelua kaleetan daudenekin lotuko dute.
Proiektuaren arabera, hiru tarte izango dira guztira: Teodoro Gonzalez de Zarate, Gaztelako Atea eta Toroko Gaztelua. Gaztelako Atetik igaroko den ibilbidean, erreia egun aparkaleku-lerroa dagoen tokian eraikiko da, eta, ondoren, Gonzalez de Zarate kaletik bira egingo du. Bertan, ibilgailuen zirkulazioa mugatu eta egoiliarrek garajeetara sartzera murriztuko da.
Horrez gain, segurtasun handiagoa lortzeko, ikastolatik gertu dagoen semaforo bidezko oinezkoentzako pasabidea lekuz aldatu eta sarrera nagusiaren parean jarriko dute. Gainera, pasabideak zabalera handiagoa eta argiztapen hobea izango du. Lanek 118.000 euroko aurrekontua eta hiru hilabeteko gauzatze-epea dute.
Zinegotzia ikastetxeko zuzendaritzarekin bildu da proiektuaren berri emateko.