Euskalgintzaren Kontseiluak abiatutako ekimenarekin bat egingo du Armentia Ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Armentia Ikastola 2023ko ira. 8a, 12:07

Euskara Hezkuntza Lege berriaren ardatza izatea eskatu du Kontseiluak. Argazkia: @Kontseilua

Euskara Hezkuntza Lege berriaren ardatza izan dadin, sinadura bilketa abiatuko du datorren asteartean Euskalgintzaren Kontseiluak. Armentia Ikastolak ekimenarekin bat egingo du.

EAEko Hezkuntza Lege berriak euskara eta euskal kultura ardatz izan ditzala eta euskarazko ikasteredu orokortua jaso dezala eskatzeko, sinadura bilketa abiatuko du Euskalgintzaren Kontseiluak. 

Horretarako, deialdi irekia antolatu dute datorren astearterako, irailaren 12rako, Gasteizko Foru Plazan, 17:30ean. Armentia Ikastolak bat egin du ekimenarekin, eta beraz, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago