Zume biziko eraikuntzak sortu dituzte Armentia Ikastolako patioetan

Erabiltzailearen aurpegia Armentia Ikastola 2023ko mar. 10a, 12:26

LH5eko ikasleek hasitako lanari jarraipena eman diote asteburuko auzolanean. Garaionen Araba Bizi Bizia proiektuarekin egindako elkarlana da esku-hartzea.

Armentia Ikastolan proiektuak aurrera eramateko lantaldeak sortu ohi ditugu. Aurreikusten ditugun beharrei erantzuteko baliagarriak ditugu, eta familiek zein langileek parte har dezakete. Horien artean dugu ikasturte hasieran sortu zen ikastolako patioaren eraldaketarako taldea

Honi esker, gure ikastolako patioek dituzten aukerak indartzeko hainbat proposamen lantzeko aukera dugu, eta dagoeneko ekintza bat edo beste dugu esku artean; besteak beste, Garaionen Araba Bizi Bizia proiektuarekin elkarlanean, bizirik dauden eraikuntza berdeak sortzea, zume bizia erabiliz.

Proiektu honen helburua umeentzako elkargune berde eta biziak sortzea da: jolasguneak, lasailekuak... Hori guztia egiteko, era parte-hartzailean antolatutako esku-hartze berezia izan dugu, eta hiru ildo uztartu ditugu: natura, sormena eta ondarea (natura, artea, auzolana, lanbide zaharren garaikidetasuna...).

Parte-hartze horretan, bai ikasleak bai familiak eta bai langileak aritu dira laguntzen. Landaketaren lehen urratsen arduradunak LH5eko ikasleak izan ziren. Garaioneko bi begiraleren laguntzaz, eraikuntzari forma ematen hasi ziren aurreko ostegunean. Oso fin ibili ziren. Larunbat goiza, berriz, auzolanaren txanda izan zen.

ALEAren komunitateko kide izanda, albisteak, argazkiak, hitzorduak eta bestelako edukiak zuzenean partekatu ahal dituzte Armentia Ikastolako kideek. Zure ikastetxea ALEAkide izatea nahi duzu? Informazio gehiago hemen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago