Arabako Eskualdeko Garraioko 24 linea berra jarriko du martxan abenduaren 1ean, Zigoitiko hainbat herrigune lotzeko. Zerbitzu berriak Gorostiza, Zestafe, Okoizta, Manurga, Ondategi, Olano, Zaitegi, Letona eta Mendarozketa lotuko ditu Gopegirekin, Gorbeia merkataritza gunearekin eta Gasteizekin.
Astelehenetik ostiralera hamar joan-etorri eskainiko ditu egunero noranzko bakoitzean, eta sei asteburu eta jaiegunetan. Ohi bezala, bidaiak egiteko aurretiazko erreserba egin beharko da, eta txartelak eskudirutan nahiz BAT, BARIK edo MUGI txartelekin ordaindu ahal izango dira. Astegunetan lehen zerbitzua 06:45ean abiatuko da Gorostizatik, eta azkena 21:30ean Gasteiztik. Asteburuetan eta jaiegunetan, berriz, lehen irteera 07:20an izango da hiriburutik, eta azkena 20:55ean Gorostizatik.
Aldundiak iragarri duenez, linea berri honekin amaituko da Arabako Eskualdeko Garraioaren berritze prozesua. Zigoitiako zerbitzu berriarekin, orotara sareak guztira 33 linea izango ditu. "Linea berria dagoeneko Gorbeialdean jadanik badabiltzan eskualdeko garraioko bost lineei gehituko zaie, eta, era honetan, eskualdeko foru garraio publikoaren eskaintza handitu egingo da", nabarmendu du Jon Nogales Mugikortasun foru diputatuak.