Gorbeiako gurutzearen oinarrian aurkitu dituzten higadurak arindu eta ingurua txukuntzeko kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute Arabako eta Bizkaiko foru aldundiek. Orotara, 167.742 euroko aurrekontua duten konponketa lanak iragarri dituzte, eta, gurutze hori bi jurisdikzioen erdian dagoenez, gastua erdi bana joango da.
Egingo dituzten konponketa nagusiek orientazio mahaiari eta gurutzearen zimenduei eragingo diete, aldundiek horretan gehiago sakondu ez badute ere. Horrez gain, "elementu arkeologikoak babesteko eta kontserbatzeko jarduketen jarraipena eta ikuskapena egitea" aurreikusten dute orain iragarritako lanek.