euskararen eguna

Baserriko bizimodua, andre baten ahotik

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2025eko abenduaren 8a

Argazkia: ARGIA

Urkabustaizko bizilagunek Onintza Enbeitari Euskararen Egunaren egitarauan parte hartzeko gonbita egin diote, eta abenduaren 10ean izango da Izarrako liburutegian.

Bizitza baten txatalak: andre bat lurrari emana liburua aurkezteko gonbita luzatu diote Urkabustaizko bizilagunek Onintza Enbeitari Euskararen Egunaren egitarauaren baitan, eta abenduaren 10ean izango da Izarrako liburutegian bizkaitarra, 18:30ean. Emakumea eta lurra elkartzen ditu Enbeitak liburuan. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari emana bizi izan dena Muxikako Igertu baserrian ezkondu zenetik. Argiak kaleratu du liburua, eta Estitxu Eizagirre Kerejeta aldizkariko kideak liburuarekin baserritarrei ahotsa ematea bilatu dutela esan du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago