Euskara eta kultura teknikari lanpostua betetzeko deialdia ireki du Legutioko Udalak

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 28a

Oposizio bidez beteko du kultura eta euskara lanpostua. Argazkia: ALEA

Oposizio bidez beteko dute lanpostua, eta egunotan egin daitezke eskaerak.

Legutioko Udalak kultura eta euskara teknikari lanposturako deialdia ireki du. Oposizio lehiaketa bidez beteko du lanpostua, eta dagoeneko zehaztu ditu betebeharrak.

Unibertsitateko gradu titulua edo aplikatu beharreko araudiaren araberako baliokidea izatea eskatzen dute, edo gradu titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerrian ateratako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliokidetza edo ziurtagiria eduki beharko da. Euskarako 4. hizkuntza eskakizunaren jabe ere izan beharko du hautagaiak.

Lanpostuaren eginkizunen artean, besteak beste, euskara plan orokorra eta kultura jardueren plangintza bete beharko du, kultur proiektuak proposatu, bultzatu eta dinamizatzearekin batera.

Eskaerak Legutioko Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu ahal izango dira, edo, aurrez aurre, udal erregistro bulegoan. Argibideak Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean jaso dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago