Burgerzaleen topaketa, gainezka

Erredakzioa 2025eko uztailaren 9a

Egunotan, bi hanburgesa jaialdi ospatzen ari dira batera Gasteizen: Gorbeia merkatalgunean eta Mendizabala eremuan. Burger onenen bila, jendetza elkartzen ari da egunero.

Gorbeia merkatalgunean, esaterako, 19 jatetxek prestatu dituzten sorkuntza gastronomiko berritzaileenak aurkezten ari dira egunotan, eta hilaren 13ra arte izango da horiek dastatzeko aukera. Topatu daitezkeen bitxikerien artean, hanburgesak urre jangarriz estalitako brioche ogiarekin, urdaiazpiko iberiko gozoa, chedar gorri heldua, beicon marmelada, edo bertsio exotikoagoak kakahuete asiarrarekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago