Ekainean inauguratuko dituzte Legutioko igerilekuak

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 29a

Igerilekuetan jolas gune bat ere izango da. Argazkia: ALEA

2015an hasi ziren udako igerilekuak egiteko proposamenak lantzen, San Rokeoste zelaietan.

Ekainean inauguratuko dituzte Legutioko udako igerilekuak San Rokeoste eremuan. Urteetako prozesu luze baten ostean, berdegunea jarri eta azkeneko lanak baino ez dira falta ireki ahal izateko. Dagoeneko bertako tabernaren kudeaketa esleitu du udalak, eta hurrengo egunetan esleituko dute igerilekuaren mantentze zerbitzua.

Data ofizialik jakinarazi ez badute ere, ekainaren 23an irekitzea aurreikusten dute udalean. Lau hilabetez izango dira igerilekuak zabalik, uda denboraldian, eta taberna zerbitzua urte osora luzatu nahi dute.

2015ean hasi zen udako igerilekuak egiteko proposamenak lantzen Legutioko Udala, aurretik zetorren urteetako eskaera jasota. Orduko udal gobernuak atera zuen azpiegitura eraikitzeko ideia lehiaketa, eta, geroztik, eraikuntza enpresekin liskarrak eta ingurumen baimen arazoak tartean, atzerapenez atzerapen egin du egunera arteko bidea. 

Taberna zerbitzua urte osora luzatu nahi dute. Argazkia: ALEA

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago